Ostirala, 21 Ekaina 2019 12:52

ARDI LATXAREN ARTILEA APROBETXATZEKO IRTEEREN BILA

Written by
(1 Vote)

Latxa Esnea etxeak gidatutako Talde Operatiboak, bertan lankide direla Landaola, Arabalanda, Bizkaimendi –Euskadiko hiru lurraldeetako Landa Garapenerako Elkarteak–, Ekolber eta Neiker, abian jarri du “latxa ardien ustiapenetako artilearen balorizazioa” izeneko proiektu berritzaile bat, ardi latxaren artilearen erabilerari ohikoa ez den alternatiba bat emateko helburuarekin eta oso kontziente izanik LANKIDETZA edo elkarlana dela sektoreak dituen zailtasunei irtenbidea aurkitzeko oinarria.

Gaur egun, latxa ardien ustiapenetako artile gordina kudeaketa zaila duen hondakina da, gastuak bakarrik sortzen dituena.

Proiektu hau abian jartzearekin latxa ardien artilearen bolumen guztiari irteera egonkorra eman nahi zaio, artile mota hau aparteko bihurtzen duen espezifikotasuna aprobetxatuz.

Artile honek duen keratina natural kopuruari esker, eta disolbagarririk gabe trata daitekeenez, latxaren artiletik soka biodegradagarri eta konpostagarrien hainbat prototipo lor daitezke, baratze eta berotegietako landare igokarien tutore moduan erabiltzeko.

Soken prototipo hauek ekoizpena bultzatu aurretik, beharrezkoa izango da negozioaren behar kuantitatibo eta kualitatiboak beteko dituen artile-horniketaren diseinu eta kudeaketa lan bat egitea, ustiapenetan beraietan lana antolatzeko oinarri bat finkatuko duena, ondo planifikatu eta baldintza justuetan artile hori modu egokian hornitu ahal izan dezaten.

Latxa ardiaren sektorearekin dugun konpromisoa da, sektore horrek berez sortzen duen jasangarritasun soziala zein ingurumen arlokoa mantentzen jarraitzeko, eta aldi berean alderdi ekonomikoa ere bultzatzeko, jarduera errentabilizatzen laguntzeko ustiapen horietan sortzen diren produktuetako bat balorean jartzearen bidetik.

Nor da nor Talde Operatibo honetan

  • Latxa Esnea Koop. Jaio zenetik garbi izan du eta mantendu du elkarrekin lan egitearen bidetik indartu egiten direla kide bakoitzaren ahaleginak, helburu bateratua lortzeko. Horren harira kooperatiba honetan elkartu ziren latxa artaldeak zituen hainbat artzain, emakume zein gizon, sektorearen traktorea den erakunde moduan jokatzen duen egitura emanaz, eta horrela elkartu nahi izan da proiektu hau aurrera eramateko egokia den diziplina desberdinak elkartzen dituen taldea.
  • Ekolber: Artilea oinarri hartuta plastiko biodegradagarria egiteko beharrezko den teknologiaren garapenera bideratua dagoen enpresa. Prototipoak egiten ditu, eta haren propietateak neurtuko ditu.
  • Neiker: Teknologia zentro gisa, artileari eman dakizkiokeen erabileren gaineko ezagutza zientifikoa emango du, bai eta ingurumen aldetik duen inplikazioaren ikerketa, eta proiektuan ematen joango diren urratsak balidatu ahal izateko beharrezkoak diren probak ere bai.
  • Landa Garapenerako Federazioak: Lurralde bakoitzetik dauden ordezkaritzen bidez, lotura zabalagoa egingo dute sektore guztiarekin, eta ekoizleen eta tokian tokiko eragileen dinamizazioa ere bai, garatuko diren soluzioak erabiltzeko dauden beste aukera batzuk identifikatzeko eta erakusteko. Arabalanda, Landaola eta Bizkaimendi dira, Euskadiko hiru lurraldeetako Landa Garapenerako Elkarteak, hain zuzen ere.

“Latxa ardien ustiapenetako artilearen balorazioa” izeneko proiektuan egin den lana Nekazaritzaren produktibitate eta jasangarritasun arlorako Berrikuntzarako Elkarte Europarraren (BEE-AEI) Talde Operatiboen sorrera eta funtzionamendurako laguntzari atxikitzen zaio, eta % 80an Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsa (LGENF-FEADER) funtsaren eta Eusko Jaurlaritzaren bidez dago finantzatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 Erregelamenduaren (UE) 35. artikuluan aurreikusiak dauden lankidetzarako laguntzen bidez.

Read 1430 times Last modified on Ostirala, 21 Ekaina 2019 13:51

Cookiak erabiltzen ditugu erabiltzaileen nabegazioa hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraitzen baduzu legezko abisuaren baldintzak onartzen dituzu.