Ama Lurrari eta artisautzari diedan maitasunak bultzatuta hasi nintzen artilea lantzen.

Inguruko artilea ahal bezain beste aprobetxatzea dut helburu, tratatzen zailak diren hondakin horiek murriztuz.

Material natural eta biodegradagarriekin produktu jasangarriak egin daitezke, lurrean, airean, itsasoan zein gure janarian amaitzen duten material plastiko sintetikorik erabili beharrik gabe.

arrow
arrow
artileamundura 67

ONGI ETORRI!

Rakel naiz, familiarekin bizi naiz naturaz inguratutako paraje batean, Gamiz-Fikan. Ama Lurrari eta artisautzari diedan maitasunak bultzatuta hasi nintzen artilea lantzen.

Artileak garrantzi handia izan du Euskal Herriko ekonomian. Lehengai horrekin egin izan dira denbora luzez eguneroko hainbat gauza: Koltxoiak, burukoak, arropa, tapakiak, alfonbrak...

Gaur egun baina, material berriek aurrea hartu diote, gehienak petroliotik eratorriak. Globalizazioak erraztutako material moderno eta merkeak, gure betiko lehengaiak zokoratu dutenak.

Material moderno eta ikusgarriak bai, baina osasuntsuak? Gero eta zalantza handiagoak sortzen ari dira material berri horien osasungarritasunaren inguruan, eta zer esanik ez, ingurumenean duten eragin negatibo gero eta nabarmenagoan.

Bestalde, material sintetiko berrien ondorioz gure artileak zabortegian edo erreta amaitzen du eta ingurumenarentzako arazo handia bihurtzen ari da ere.       
Hori dela eta, inguruko artilea ahal bezain beste aprobetxatzea dut helburu, tratatzen zailak diren hondakin horiek murriztuz.

Material natural eta biodegradagarriekin produktu jasangarriak egin daitezke, lurrean, airean, itsasoan zein gure janarian amaitzen duten material plastiko edo sintetikorik erabili beharrik gabe.

Inguruko artileaz gain, ahal dudan guztia berrerabiltzen saiatzen naiz.

Ama Lurra maite eta errespetatzen dut eta nire inguruan sentimendu hori zabaldu nahi dut.

Ama Lurraren baliabideak ez dira amaigabeak eta gure beharrak mugatu behar ditugu. Lurraren erraiak hustu eta gainazala kutsatzen jarraituz gero, zer etorkizun utziko diegu gure ondorengoei?

Artilea mundura

Artilea Landuz

 

 

 artileamundura 5  

 

 

Artilea inguruko baserri eta ustiategi txikietan batzen ditut. Batu ezean, tratatzen zail bihurtuko litzatekeen zaborra dira gaur egun artilea eta larruak, gure inguruan ezer gutxirako erabiltzen baitira orokorrean. Artilea etxean garbitu eta harrotu egiten dut, produktu ekologikoak eta soilik eskuz eragindako makinak erabilita.

   

 

 

 

artileamundura 16  

 

Behin artilea harrotuta, “fieltrado” teknikaz gauza desberdinak egiten ditut: Sonbreroak, panpinak, jokoak, etxetxoak, pultserak, kuadroak, poltsoak, etab.

Larruak ontzen ditut ere, dena eskuz eta produktu ekologikoak erabilita.

Era horretan bihurtzen ditut alfonbra, tapete edo apaingarri guztiz natural eta erabilgarriak.

Lanaren emaitza

Ekoizten ditudan gauza gehienek bertoko artilea daramate. Artilearen zati bat neuk tindatzen dut,

baina kolorezko artile gehiena erosi egiten dut, ahalik eta hurbilenetik, Europaz kanpoko artilerik ez dut erosten.

Hemen ikus ditzakezu nik egindako lan batzuk, guztiak originalak, desberdinak eta bakarrak.

Eskaera berezi edo pertsonalizaturen bat egin nahi badidazu, jarri nirekin kontaktuan eta aztertuko dugu.

 

 IKUSI GEURE PRODUKTUAK 

Panpinak
Ardi latxaren artileaz egindako panpinak
Txori etxeak
Ardi latxaren artileaz egindako txorientzako etxeak
Kuadroak
Ardi latxaren artileaz egindako kuadroak

TAILERRAK ETA KURTSOAK

 

Ume eta nagusientzako tailer eta ikastaro ekologikoak antolatzen ditut, eskoletan, azoketan, tailerrak egiteko lekuari eta iraupenari dagokionez eskatzailearen beharrizanetara moldatzen naiz.
Helburu nagusia ingurumenaren zaintzaz kontzientziatzea, ikastea, entretenitzea eta ondo pasatzea da.

Lanerako erabiltzen ditudan makinak erabiltzen ditugu tailerretan, horrela umeek (edo nagusiek) makinak erabiltzeko eta euren kabuz gauzatxoren bat egiteko aukera daukate, gero oroigarri modura etxera eroaten dutena.

Euskal Herriko artilea erabiltzen dugu lehengai nagusi modura, material organiko eta naturala, horrez gain beste material batzuk ere berrerabiltzen ditut.

                                                                              LOGO EUS        unnamed        LOGO CAS

 

Kardatze Eta Irute Tailerra

Fieltro Tailerra

Kardatze Erakustaldiak

Irute Erakustaldiak

Eskolaz-kanpoko Ikastaroak

  • Kardatze Eta Irute Tailerra
  • Fieltro Tailerra
  • Kardatze Erakustaldiak
  • Irute Erakustaldiak
  • Eskolaz-kanpoko Ikastaroak

Informazio Gehiago Behar Baduzu...

Bidaltzen dizkiguzun datuak zeure eskakizunei erantzuna emateko baino ez ditugu erabiliko.

DSC09513

Cookiak erabiltzen ditugu erabiltzaileen nabegazioa hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraitzen baduzu legezko abisuaren baldintzak onartzen dituzu.