Ume eta nagusientzako tailer eta ikastaro antolatzen ditut, eskoletan, azoketan, tailerrak egiteko lekuari eta iraupenari dagokionez eskatzailearen beharrizanetara moldatzen naiz.
Helburu nagusia ingurumenaren zaintzaz kontzientziatzea, ikastea, entretenitzea eta ondo pasatzea da.
Lanerako erabiltzen ditudan makinak erabiltzen ditugu tailerretan, horrela umeek (edo nagusiek) makinak erabiltzeko eta euren kabuz gauzatxoren bat egiteko aukera daukate, gero oroigarri modura etxera eroaten dutena.
Euskal Herriko artilea erabiltzen dugu lehengai nagusi modura, material organiko eta naturala, horrez gain beste material batzuk ere berrerabiltzen ditut.