![]() |
Artilea inguruko baserri eta ustiategi txikietan batzen ditut. Batu ezean, tratatzen zail bihurtuko litzatekeen zaborra dira gaur egun artilea eta larruak, gure inguruan ezer gutxirako erabiltzen baitira orokorrean. Artilea etxean garbitu eta harrotu egiten dut, produktu ekologikoak eta soilik eskuz eragindako makinak erabilita. |
|
![]() |
|
|
![]() |
Behin artilea harrotuta, “fieltrado” teknikaz gauza desberdinak egiten ditut: Sonbreroak, panpinak, jokoak, etxetxoak, pultserak, kuadroak, poltsoak, etab. Larruak ontzen ditut ere, dena eskuz eta produktu ekologikoak erabilita. Era horretan bihurtzen ditut alfonbra, tapete edo apaingarri guztiz natural eta erabilgarriak. |
Ekoizten ditudan gauza gehienek bertoko artilea daramate. Artilearen zati bat neuk tindatzen dut,
baina kolorezko artile gehiena erosi egiten dut, ahalik eta hurbilenetik, Europaz kanpoko artilerik ez dut erosten.
Hemen ikus ditzakezu nik egindako lan batzuk, guztiak originalak, desberdinak eta bakarrak.
Eskaera berezi edo pertsonalizaturen bat egin nahi badidazu, jarri nirekin kontaktuan eta aztertuko dugu.
Ume eta nagusientzako tailer eta ikastaro ekologikoak antolatzen ditut, eskoletan, azoketan, tailerrak egiteko lekuari eta iraupenari dagokionez eskatzailearen beharrizanetara moldatzen naiz.
Helburu nagusia ingurumenaren zaintzaz kontzientziatzea, ikastea, entretenitzea eta ondo pasatzea da.
Lanerako erabiltzen ditudan makinak erabiltzen ditugu tailerretan, horrela umeek (edo nagusiek) makinak erabiltzeko eta euren kabuz gauzatxoren bat egiteko aukera daukate, gero oroigarri modura etxera eroaten dutena.
Euskal Herriko artilea erabiltzen dugu lehengai nagusi modura, material organiko eta naturala, horrez gain beste material batzuk ere berrerabiltzen ditut.