Hasi nintzen artilea batzen inguruko baserri eta ustiategi txikietan. Batu ezean, tratatzen zail bihurtuko litzatekeen zaborra dira gaur egun artilea eta larruak, gure inguruan ezer gutxirako erabiltzen baitira orokorrean. Artilea garbitu eta gero, harrotu behar da. |
||
|
||
Behin artilea harrotuta, “fieltrado” teknikaz gauza desberdinak egiten ditut: panpinak, jokoak, kuadroak, poltsoak, etab.
|
Euskal Herriko artzainei laguntzea artilea ordaintzen da nire asmoa. Eta zabortegian ez pilatzea saiatzea, produktu naturalagoa, iraunkorragoa eta osasuntsuagoa bihurtuz, oinetako bezala, DENOK erabil ditzagun. Poliesterrak mikroplastikoak sortzen ditu. Horretarako prozesu guztia egin behar dut: Artilea latxa erosi eta gero bidali garbitzera, nahastea beste artile batekin, kardatzera, haria eta ehuna egitera eta azkenean oinetakoak. Helburuak:
- LATXA ARTILEAREN ERABILERA BERRESKURATZEA
- ARTILEARI BALIOA EMATEA
- ARTZAINEI ARTILEAREN ARAZOA MURRIZTEA
- ZABORRA MURRIZTEA
- PRODUKTU NATURAL ETA OSASUNTSUAGOAK EGITEA
- PLASTIKO EZ ARTILEA BAI
PROIEKTU HAU ONDASUN KOMUN BAT DA, BATEZ ERE, EUSKAL HERRIARENTZAT
Ume eta nagusientzako tailer eta ikastaro antolatzen ditut, eskoletan, azoketan, tailerrak egiteko lekuari eta iraupenari dagokionez eskatzailearen beharrizanetara moldatzen naiz.
Helburu nagusia ingurumenaren zaintzaz kontzientziatzea, ikastea, entretenitzea eta ondo pasatzea da.
Lanerako erabiltzen ditudan makinak erabiltzen ditugu tailerretan, horrela umeek (edo nagusiek) makinak erabiltzeko eta euren kabuz gauzatxoren bat egiteko aukera daukate, gero oroigarri modura etxera eroaten dutena.
Euskal Herriko artilea erabiltzen dugu lehengai nagusi modura, material organiko eta naturala, horrez gain beste material batzuk ere berrerabiltzen ditut.